politika

Gorenak ez du delitutzat jo Gobernuak aurreko prozesuan ETArekin izandako elkarrizketa

Espainiako auzitegiak atzera bota du Manos Limpias elkartearen kereila. "Bizikidetza sozial ordenatua bilatzeko Gobernuak ondoen jotako aukerarako elkarrizketa baliatzea ezin da kriminalizatu", esan du Gorenak.

2011ko azaroaren 10a
16:38
Entzun

Espainiako Auzitegi Gorenak ez du aintzat hartu aurreko bake prozesuan ETArekin hitz egiteagatik Espainiako Gobernuaren aurka Manos Limpias elkarteak sartutako kereila. Hain zuzen, Gobernuaren orduko ordezkarien aurka jo zuen elkarteak: Jesus Egiguren PSE-EEko presidentearen, Javier Gomez Benitez Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kidearen eta Javier Moscoso ministro izandakoaren kontra, "terrorismoarekin kolaboratu" zutelakoan.

Gorenak dio delitu hori egiteko ETAren jarduera ekintza zehatzen bidez erraztu behar dela. "Bizikidetza sozial ordenatua bilatzeko Gobernuak ondoen jotako aukerarako elkarrizketa baliatzea ezin da kriminalizatu", esan du Gorenak gaur, auto batean.

Auzitegiak gogoratu du Espainiako Kongresuak ETArekin hitz egiteko ebazpena onartu zuela 2005ean, eta 2006an Europako Parlamentuak ebazpenari babesa eman ziola.

Manos Limpiasek lehen kereila joan den martxoaren 30ean aurkeztu zuen, Auzitegi Nazionalean. Eloy Velasco epaileak apirilean gaia Gorenera igorri zuen, Egiguren eta Gomez Benitez aforatuak izateagatik.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.