sortu-ren erregistroa

Gorenak ez du onartu Sorturen baliogabetasun helegitea

61eko aretoko hamasei epaileek aho batez hartu dute erabakia. Sorturen hurrengo pausoa Konstituzionalera jotzea litzateke.

2011ko apirilaren 14a
19:29
Entzun

Espainiako Auzitegi Goreneko 61eko aretoko hamasei epaileek atzera bota dute Sortu alderdiak bere erregistroaren aurkako erabakiari buruz aurkeztu zuen baliogabetasun helegitea. Tramitera onartzeko eskatzen zuen Sortuk —hilaren 7an aurkeztu zuen helegitea—, Gorenak alderdi politikoak sortzeko eskubidea urratu zuelakoan.

Sorturen erregistroaren kontrako erabakia martxoaren 23an hartu zuen Gorenak. Bederatzi epailek babestu zuten neurri hori, eta zazpi alderdia erregistratzearen alde agertu ziren. Gaur aho batez hartu dute erabakia.

Erregistrorako bidean, Sorturen hurrengo pausoa Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzea litzateke, babes helegitea aurkeztuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.