Miguel Macias 1959an hasi zen lanean Laudioko Guardian enpresan. 1989ra bitartean, 30 urtez egin zuen lan amiantoa zuten lan tresnekin. Hamalau urte geroago, 2003an, amiantoak sortutako asbestosis gaisotasunak jota hil zen. Gauzak horrela, amiantoaren aurkako babes neurriak ez hartzeagatik,Madrilgo Epaitegi Gorenak 123.000 euroko isuna ordaintzera zigortu du Guardian enpresa. Diru hori guztia Miguel Maciasen familiari ordaindu beharko dio.
Gasteizko Epaitegiak eta Euskadiko Justizia Epaitegi Gorenak bere garaian jarritako zigorra berretsi du Epaitegi Gorenaren sententziak. Miguel Maciasen heriotza argitzeko arrazoiak ikertu dituen jendearen laguntza eskertu du familiak prentsa-ohar batean.
Gorenak Laudioko Guardian enpresaren kontrako zigorra berretsi du.
Enpresa honek 123.000 euro ordaindu beharko dizkio Miguel Macias langilearen familiari. Maciasek 30 urtez egin zuen lan Guardian enpresan amiantoaren aurkako babes neurririk gabe, eta 2003ko uztailean hil zen amiantoren ondorioz sortutako gaixotasun batengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu