Gorenaren epaia «konponbiderako oztopo» dela salatu du Bilduk

Bilboko udaletxeko eskaileretan elkarretaratzea egingo dute gaur, Gorenaren erabakia salatzeko

Erredakzioa
Donostia
2012ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auziko zigorra berretsi izanak asaldatu egin ditu Bilduko kideak. Epaia «konponbiderako oztopoa» dela esan du Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, «edozein demokratak» salatu behar lukeela uste du Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak. Eta Bilboko Udaleko Bilduk elkarretaratzea antolatu du udaletxeko eskaileretan, gaur eguerdirako, Prozesuaren aurkako erasorik ez. Konponbide garaia da lelopean.

Garitanok oharra bidali du komunikabideetara epaia salatzeko. Auzitegi Gorenaren erabakiak euskal herritar gehienei bizkarra ematen diola salatu du: «Ebazpen hau atzerapauso bat da, eta gure gizarteak, euskal jendarteak ez du ulertzen, ez eta onartzen ere». Ahaldun nagusiak konpromisoa hartu du «aurrerapausoak ematen jarraitu ahal izateko».

«Epai politikoa»

Bilboko Bilduren bozeramaile Txema Azkuenagak, bestalde, salatu egin du Espainiako Estatuak urratsak egiten jarraitzen duela «Euskal Herrian ireki den fase politiko berriaren aurkako norabidean». Herenegun jakinarazitako epaiak «izaera politiko nabarmena» duela salatu du, eta ohartarazi du bermatuta egon behar duela «ideia politiko guztien defentsa eta antolaketa askeak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.