Euskal presoak

Gorka Fraile ospitalean gaizki tratatu dutela salatu du Etxerat-ek

Ordenadore Bidezko Tomografia Axiala eskuburdinak jarrita egin zioten presoari, froga medikua zailduz, eta presoari "mina eta urduritasuna" sortuz.

2016ko maiatzaren 1a
09:37
Entzun

Gorka Fraileri mingaineko minbizia diagnostikatu zioten 2015ean. Gaixotasunaren jarraipena egiteko ospitatera eraman zuten Badajozeko espetxetik. Han Ordenadore Bidezko Tomografia Axiala egin behar zioten. Froga egiten hasi aurretik eskuburdinak kendu egin zizkioten, Etxerat-en arabera "jokabide logikoena" hartuz; baina frogaren arduraduna eskuburdinak jartzera tematu zenez, azkenean jarri egin zizkioten "tomografoan metalezko objektu bat sartzeko irregulartasunak" kontuan hartu gabe. Horrek kontrasterako beharrezkoa den bidea jartzea asko zaildu zuen, Etxerat-en arabera, presoari "mina eta urduritasuna sorraraziz". Fraileren abokatuak salaketa jarriko duela jakinarazi dute.

"Tomografia arduradunaren etika profesional izpirik gabeko jarrera" salatu du Etxerat-ek: "Beharrezkoa ez zen bidegabeko egoera bat eragin dio larriki gaixo den pertsona bati". Etxerat harrituta agertu da gertatu denarekin, orain arte, profesionalek eskubirdinak kentzeko eskatu izan baitute, eta ez alderantziz". Gainera, gogora ekarri dute europarlamentari talde bat "bereziki kezkatuta" agertu dela gaixo dauden presoek jasotzen duten tratuarekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.