Haimar Zubeldia eta Iban Mayo Tourreko lehenengo hamarretan sartu dira, bosgarren eta seigarren, hain zuzen. Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendariak bi txirrindulariekin hitz egin eta planak egin behar dituela adierazi du. Mayok ez duela parte hartuko segurua da, baina Zubeldiaren errekuperazioa ikusi behar dela esan du zuzendari tekniko bizkaitarrak.
Gorospek Itzuli ona egiteko asmoa duela adierazi du fresko dauden txirrindulariekin.
Espainiako Itzulia
Gorospe: "Iban Mayok ez du Espainiako Itzulian parte hartuko, eta Haimar Zubeldiarekin hitz egin beharra daukat"
Euskaltel-Euskadi taldeko kirol zuzendariak, Julian Gorospek, Mayok Espainiako Itzulian ez duela parte hartuko eta Zubeldiarekin hitz egin behar duela esan du. "Bi txirrindulariek esfortzu handia egin behar izan dute buka berri den Frantziako Tourrean", adierazi du Gorospek, eta horregatik Mayok ez duela parte hartuko baieztatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu