Gorpu bat aurkitu dute gaur 8:30ak aldera Donostian, Oriamendi pasealekuan sastraka artean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Han lanean ari zen behargin batek topatu du, oso egoera txarrean, iturri haren arabera.
Ertzaintzak ikerketari ekin dio. Hildakoa nor den identifikatu nahian dabiltza.