Arrantzale batek abisua emanda, Ertzaintzak gorpu bat aurkitu du gaur arratsaldean Barrikan. Gorpua oso egoera txarrean dagoela-eta, oraindik ez dute hildakoa zein den identifikatu.
Martxoaren 26an handik kilometro batzuetara 16-17 urteko mutil bat uretan galdu egin zen eta harrezkero ez dute topatu. Hildakoa hori den ikertzen ari da Ertzaintza.
Getxon izan zen ezbehar hura, Azkorriko hondartzan. Jolasean zebilen gazte talde bat, eta haietako bat uretan galdu zen. Jatorriz marokoarra da, Peñascal ikasketa zentroko ikaslea. Hondartzan futbolean jolasean zebiltzala, pilota itsasoan galdu eta bi mutil haren bila sartu ziren uretan. Gazte bat onik atera zen itsasotik, baina besteak ezin izan zuen uretatik irten. Antza, ertzainen susmoen arabera, ur laster batek eraman zuen.
gizartea
Gorpu bat topatu dute Barrikan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu