Gorpuak hobitik ateratzeko kostua ez du bere gain hartuko Nafarroako Gobernuak

2011ko abenduaren 28a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernua 36ko gerrako eta frankismoko Nafarroako biktimen onarpena eta erreparazioa egitean «esku galga jarrita» ari dela uste du Jose Miguel Nuinek, Nafarroako Parlamentuan Ezkerra koalizioko bozeramaileak. Hain zuzen, gobernuak ez du aintzat hartu biktimei buruz Ezkerrak egindako proposamen bat. Egiten zituen eskaerak «funtsezkotzat» jo ditu Nuinek, eta gaineratu du ez duela ulertzen gobernuak emandako ezezkoa. Besteak beste, gorpuzkinak hobitik ateratzeko kostua Nafarroako Gobernuak bere gain hartu behar zuela zioen proposamenak, baita Sartagudako Memoriaren Parkea mantentzeko lanena ere.

Memoria historikoa berreskuratzearen alde agertu da Maria Victoria Arraiza PSNko parlamentaria, baina «errebantxa» kutsurik izan ez dezala eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.