Sei mendizale galduta ibili dira Baztanen, Gorramendi inguruan. Goizaldeko hirurak aldera eurek deitu dute larrialdi zerbitzuetara eskuko telefono baten bidez, galdu egin direla eta laguntza behar zutela esanez. Nafarroako Foruzaingoa, Oronotz eta Iruñeko suhiltzaileak eta Guardia Zibila abiatu dira bila, eta gaur goizean, hamarrak aldera, aurkitu dituzte. Hala ere, lauak inguru arte ezin izan dituzte erreskatatu, lainoaren eta euriaren ondorioz.
Mendizaleetako bi zauritu egin dira, agi denez,20 metro inguruko malda batean behera amildu ondoren. Nafarroako Gobernuko iturrien arabera, batek lepoan eta belaunean hartu du min eta besteak zenbait saihets hautsita izan ditzake. Hain justu, hemotoraxeko zauriak dituen hori dago larrien. Nafarroako Ospitalera eraman dituzte biak.
Mendia
Gorramendin galdutako mendizaleak erreskatatu dituzte
Sei dira guztira, eta bi Nafarroako Ospitalera eraman dituzte zaurituta. Saihetsak hautsita izan ditzake batek, eta, besteak, lepoan eta belaunean hartu du mina. Lainoaren eta euriaren ondorioz, asko luzatu dira salbamendu lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu