Politika

"Gorrotoak bultzatutako jarrerak" gaitzetsi dituzte 'Nanclares bideko' sei presok

Zuzenean aipatzen ez duten arren, Iñaki Rekarte preso ohiak 'El Mundo' egunkariari eskainitako elkarrizketari egiten diote erreferentzia.

2014ko abuztuaren 14a
08:32
Entzun

Deia egunkarira bidalitako gutunean kritikatzen dute Iñaki Rekarte presoak esandakoek "batzuk gorrotatzeagatik beste batzuk gorrotatzera igaro den pertsona baten iritzia" soilik islatzen dutela. Gutuna Andoni Alzak, Ibon Etxezarretak eta beste lau presok sinatzen dute.

Era berean, nabarmentzen dute "gozarteko alor desberdinetako pertsonekin aurrez aurrekoak erraztea" dela Nanclares bidea deritzona. Izan ere, eta gutunean diotenez, "gorrototik ezin da iraganean egin genuenaren zentzuzko autokritikan oinarritutako elkarbizitzarik eraiki".

Azkenik gutunean jakinarazten dute bake prozesuarekin konprometituta daudela eta harremanetan jarraitzen dutela alor horretan lanean ari diren eta aritu diren Eusko Jaurlaritzako kideekin, zeintzuek "errespetu osoa" merezi duten. "Horregatik elkarrizketa horretan esaten denak ez du zerikusirik gure gizarteak Nanclares bideak ekarritako onura gisa ulertzen dituen ezaugarriekin".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.