Iñaki Bilbao preso lezamarra "bizitza eskubidea errespetatzen duen Zuzenbide Estatu bati dagokion bezala" tratatuko dutela ziurtatu du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak.
Urriaren 22an gose eta egarri greba hasi zuen Bilbaok, Andaluziako (Espainia) Puerto III espetxeko baldintzak salatzeko. Atzo, giltzurruneko eta gibeleko arazoak zituela-eta, Puerto Realeko erietxera eraman zuten, derrigorrean elikatzeko. Askatasunak agertu duenez, atzo arratsaldean bertan hasi ziren presoa gogoz kontra elikatzen.
"Bizitza eskubidea errespetatzen duen Zuzenbide Estatu bati eta auzitegiek erabakitakoari dagokion bezala tratatuko dugu", esan du Rubalcabak. Hain justu, espetxe zaintzako epaileak erabaki zuen Bilbao erietxera eramatea derrigorrean elika dezaten.
Presoak
Gose eta egarri greban den Iñaki Bilbao presoa "Zuzenbide Estatu bati dagokion bezala" tratatuko dutela esan du Rubalcabak
Erietxera eraman zuten atzo, baraualdiaren hamargarren egunean, gogoz kontra elikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu