Euskal presoak

Gose greba mugagabeari ekin dio Jon Garmendia presoak

Preso hartu aurretik izan zuen istripu baten ondorioz gaixorik dago, eta Euskal Herrira gerturatu eta behar bezalako mediku arreta ematea eskatzen du.

2006ko abenduaren 19a
13:44
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez gose greba mugagabean hasi zen atzo Jon Garmendia Txuria preso urnietarra (Gipuzkoa). Istripu larrian izan zuen 2001ean, eta erabar txikituta geratu zitzaizkion eskuineko orkatila eta oina. Ebakuntza ugari egin zituen, baina, hala ere, osteitis kronikoa du eta osteoartrisa eskuineko orkatilan. Osteomielitisa ere eduki du, infekzio larriekin.

Hori guztia tratatzeko, traumatologoen beharra du presoak, eta Askatasunak jakinarazi duenez trasladoak eskatu dituen arren, ukatu egin dizkiote beti. "Osasun eskubidea ukatua du asistentzia ezagatik, eta gainera bere osasun egoera okerrera doa egunez egun".

Behar bezalako mediku asistentzia edukitzeko Euskal Herrira ekartzeko eskatuz gose greba mugagabea egitea erabaki du Garmendiak, eta atzo hasi zuen baraua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.