Gose greba utzi dute Tarasconeko presoek
BAIONA. Tarasconeko espetxean (Frantzia) preso dauden Jon Gonzalez eta Mikel Almandoz presoek duela bi aste hasitako gose greba utzi dute espetxeko zuzendaritzak haiek eginiko eskaerak onartu ondoren. Komunikazio eskubidearekin loturik hainbat eskaera egin zituzten; besteak beste, hilabetean gutxienez bi bisita izateko eta Almandozek alabarekin bisitak izateko eskubidea eskatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu