atentatua

Granada jaurtigailuaren bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte

Granadekin Santanderko (Espainia) aireportuari eraso egingo ziela esanez abisu eman zuen atzo 'Gara'-ra ETAren izenean ari zela esanez deitu zuen batek. Aireportua itxita eduki zuten, baina ez zuten erasorik sentitu, eta ezta inolako granada jaurtigailurik aurkitu ere. Gaur, bilaketei berrekin diete goizeko bederatzietan, baina ez dute ezer aurkitu. Bostak aldean utzi dituzte bilaketa lanak.

2005eko abenduaren 7a
17:13
Entzun
Besteak beste, helikoptero batekin ari dira granada jaurtigailuaren peskizan. Izan ere, Zaragozan (Espainia) antzerakoa gertatu zen urriaren 12an. ETAren izenean ari zen batek abisu eman zuen Zaragozako aireportua granadekin erasotuko zutela esanez. Ez zuten ezer aurkitu hasietan, baina 12 egun beranduago granada jaurtigailuak aurkitu zituzten.

Atzo lau orduz eduki zuten itxita Santanderko aireportua, eta 200 lagun inguru atera behar izan zituzten handik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.