Irak

Granadekin eraso diote Bagdaden AEBetako legebiltzarkideak zeramatzan hegazkin bati

2007ko irailaren 1a
17:50
Entzun
AEBetako Senatuko hiru kide eta Ordezkarien Ganberako beste bat zeramatzan hegazkin bati eraso zioten atzo erreboltariek Bagdaden. Granadak jaurti zituzten aireratzen ari zen hegazkinaren kontra, lurretik. Hala ere, alde batera eta bestera biratu ondoren, granadak saihestea eta beren bidea ondo hartzea lortu zuten gidariek. Ez zen inor zauritu.

Mel Martinez Floridako ,Richard Shelby Alabamako eta James Inhofe Oklahomako senadore errepublikanoak eta Bud Cramer Alabamako diputatu demokrata zihoazen hegazkinean, Irak bisitatu ondoren Jordaniara bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.