Epaitegiak

Grande Marlaskak Otazuaren omenaldiko auzia berriro ireki du

Arnaldo Otegi ez ezik, ezker abertzalearen beste 22 kide daude inputatuta, "terrorismoa goratu" zutelakoan.

2007ko uztailaren 5a
19:14
Entzun
Fernando Grande Marlaska Espainiko Auzitegi Nazionalaren epaileak Arkaitz Otazua etakidearen omenaldiko auzia martxoaren 23an itxi egin bazuen ere -fiskalak eskatu zion ixtea, "frogarik ez" zegoelako-, auzia berriro irekitzea erabaki du. Arnaldo Otegi inputatuta dago, baita ezker abertzalearen beste 22 kide ere.

Fiskaltzak eta defentsaren abokatuak kasua ez zabaltzeko eskatua zuten, baina haien helegiteak ez ditu aintzat hartu Grande Marlaskak. Otegik omenaldian egindako hitzaldia hartu du oinarri horretarako, "terrorismoa goratu" zuelakoan. Fiskalaren ustez, "zalantzak" daude epailearen "partzialtasunaz".

Otazua 2003ko irailaren 20an hi zen Herrera gainean (Araba), ertzainekin izandako tiroketan. Handik sei egunera omenaldia egin zioten.

Otegi bera joan den ekainaren 8tik kartzelan daukate, Jose Miguel Beñaran Argala etakidearen urteroko omenaldiko hitzaldian "terrorismoa goratu" zuela leporatuta. 15 hilabete zigorra jarri zion Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.