Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak uko egin dio gaur Bilbon ETAko kide direlakoan atzo atxilotutako lau lagunei torturak saihesteko neurriak jartzeari. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo atxilotuen egoeraren gaineko kezka agertu zuen, eta gaur kezka hori areagotu egin da. "Amnistiaren Aldeko Mugimendutik ez gara nekatuko atxilotuak une honetan jasaten ari daitezkeen tratuaz gure kezka adierazten. Bitartean mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu".
Lau atxilotuak atzo inkomunikatu ziztuzten, eta haien abokatuek habeas corpusa eskatu zuten, berehala epaileen aurrera eraman ditzaten. Era berean, inkomunikazio aldian atxilotuak torturatuak izan ez daitezen neurriak hartzeko ere eskatu zioten Grande-Marlaska epaileari: atxiloketa aldian konfiantzako medikuaren bisitak izatea, atxiloketa une guztia bideo kameraz grabatua izatea eta senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakitea.
Polizia operazioa
Grande-Marlaskak uko egin dio atzoko atxilotuei torturak saihesteko neurriak jartzeari
Daniel Pastor, Lorena Lopez, Beatriz Etxebarria eta Iñigo Zapirain inkomunikatuta daude atzoz geroztik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu