Gizartea

Greba amaitu dute Getxoko zabor biltzaileek

Langileek bat egin dute sindikatuek eta enpresak onartutako aurreakordioarekin; martxoaren 9tik zeuden greban.

Martxoaren 9tik zeuden greban langileak. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko apirilaren 3a
15:02
Entzun

Hiru asteko grebaren ondoren, lanera itzuli dira Getxoko (Bizkaia) zabor biltzaileak. Enpresa eta langileen batzordeak aurreakordioa lortu dute, eta langileen gehiengoak oniritzia eman dio. Berri agentzien arabera, %90ek eman diote babesa. Martxoaren 9an hasi zuten greba. Langile batzordeak ez zituen onartzen enpresak eta Getxoko Udalak proposatu zizkieten murrizketak.

Akordioan jaso dute, besteak beste, egungo lantaldetik inor ez kaleratzea eta erretiroek eraginda hutsik geratuko diren lanpostuen %50 betetzea. Ados jarri dira atzeratutako 2013ko eta 2014ko soldaten inguruan ere. Horrez gain, adostu dute aurtengo soldata izoztea eta datozen bi urteetan soldatak KPIaren %85 igotzea.

160 langile inguru dira guztira, eta kopuru horri eustearekin "gustura" agertu da langileen batzordea: "Garrantzitsuena lantaldeari eustea eta hutsik gelditutako postuak betetzea zen, eta nahiko gustura gaude".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.