Lan gatazka

Greba eskubidea urratzea egotzi diote Jaurlaritzari Justiziako sindikatuek

Lanuztea egiten ari den jendearen hutsuneak betetzeko behin-behineko langileak jarri dituztela salatu dute. Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburua ostiralean batzartuko da langileen ordezkariekin.

2006ko azaroaren 15a
18:54
Entzun
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Justizia Administrazioko langileek txandakako hamaikagarren lanuzte eguna dute gaurkoa, eta ostiralean Joseba Azkarraga Jaurlaritzako sailburuak hartuko dituen arren, haserre agertu dira Gasteizko Gobernuak eurekiko duen jarrerarekin. Izan ere, Jaurlaritzak greba eskubidea urratu duela salatu dute sindikatuek: hau da, lanuzteari lotu zaizkion langileen hutsuneak betetzeko behin-behineko langileak izendatu dituela.

Beren soldata eta lan baldintzak beste administrazioetakoekin parekatzea eskatzen dute Justiziakoek. Lanuzteak dagoeneko hainbat trapa eragin ditu auzitegietan. Besteak beste, zenbait epaiketa atzeratzea eragin dezake.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.