PARTE HARTZEA

Greba "oso zabala" izan da, batez ere Gipuzkoan, sindikatuen arabera

Industrian %56ko jarraipena izan dela azaldu dute sindikatu deitzaileek. Alor publikoan, hezkuntzakoa da jarraipen handiena, %75ekoa. 

2012ko irailaren 26a
08:14
Entzun

Grebaren jarraipenari buruzko lehen datuak ematen hasi dira sindikatu deitzaileak. Nabarmendu dute "oso zabala" izan dela jarraipena, batez ere Gipuzkoan. %70eko parte hartzea zenbatu dute Gipuzkoan; Bizkaian %48koa, eta Araban, %46koa. Enpresa handietan izandako parte hartzea goraipatu dute: Orkli, Irizar, Fagor Ederlan eta Ampo geratuta daudela nabarmendu dute, besteak beste. Industriakoa da, izan ere, alor pribatuan jarraipen handiena duen sektorea: %56ko parte hartzea du grebak hor, sindikatuen esanetan.

Garroietan gutxieneko zerbitzuetaz aparte, Euskotrenek eta Gasteizko eta Bilboko tranbiek ez dute zerbitzu gehiago eman, deitzaileen arabera. Bilboko Metroan "esanguratsua" izan da parte hartzea, eta Gasteizko autobusetan, %80koa. Eraikuntzan ere, Gipuzkoakoa da jarraipen handiena, "ia erabatekoa".

Alor publikoan, hezkuntza da, oraingoan, ere, parte hartze handienekoa: lau langiletik hiru ez dira joan ikastetxera. Udal asko ere itxita daude. Osasun alorrean jarraipen gutxiago izan dela onartu dute sindikatuek, eta gutxieneko zerbitzu "gehiegizkoei" egotzi diete hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.