Grebara deitu dute gaurko Iparraldeko irakaskuntzan
Lanuzterako arrazoiak sostengatu ditu LABek, baina grebarekin ez du bat egin, behar gisa prestatu ez delakoan
Hezkuntzan murrizketak egitearen eta irakasleen ebaluazioaren lege proiektuaren kontra, Ipar Euskal Herriko zenbait sindikatuk mobilizazioak eta lanuzteak antolatu dituzte gaurko. FO sindikatua da deitzaileen artean, baina ez LAB. Sindikatu abertzaleak ohar bidez jakinarazi du bat egiten duela greba egiteko arrazoiekin. «Irakaskuntza publikoa eraistea helburu duen politikarekin finitu behar da», adierazi du LABek. Frantziako Gobernuak ia 13.000 irakasle lanpostu ezereztu nahi dituela azaldu du. Lege proiektuaren bidez bultzatu nahi den eskoletako «zuzendari guztiz ahaltsuaren» irudia ere okertzat jo du. Hala ere, sindikatuak ez du bat egin gaurko grebarekin. Protesta ez dela behar bezala prestatu uste du, eta protesta «jarraikiak eta orokorrak» behar direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu