euskal herria

Gredosen hildako mendizaleari eginiko autopsiak baieztatu du hipotermiagatik hil zela

Mendizalearen taldeko arduraduna inputatu dute. Guardia Zibilak uste du "zantzuak baino gehiago" daudela arduragabekeriaz jokatzea eta biktima bazterrera utzi izana leporatzeko.

2013ko apirilaren 1a
17:15
Entzun

Avilako Ospitale Gunean egindako autopsiak baieztatu du aurretik gobernutik esandakoa: "Hipotermia eta muturreko akidura" medio zendu zen 39 urteko mendizalea.

Avilako gobernu ordezkaritzatik azaldu dutenez, inputatu dutena erreskatatu zituzten bi mendizaleetako bat da. Ostiral arratsaldean Sevillako mendizale talde batek abisua eman zuen larrialdi zerbitzuetara, adieraziz laguntza behar zuten bi mendizale topatu zituztela Gredos mendian; helikopteroz erreskatatu zituzten.

Geroago berriro eman zuten abisua Sevillako mendizaleek, beste lagun bat topatu zutela esanez, aurrekoak aurkitu zituztenetik 500 bat metrora. Emakumea konorterik gabe topatu zuten; Avilako erietxera eraman zuten, baina han zendu zen. I.V.M da hildakoa.

Hirurak 19 kideko talde baten parte ziren. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.