biktimak

Gregorio Ordoñezen arrebak dio ez diola barkatuko Valentin Lasarteri anaiaren hilketan parte hartu izana

Consuelo Ordoñez eta euskal presoa bi orduz bildu du Zaballako espetxean, "errespetu osoz".

2012ko ekainaren 23a
17:18
Entzun

Gregorio Ordoñez zenaren arreba Consuelok Valentin Lasarte euskal presoa bisitatu zuen atzo arratsaldean Zaballako (Araba) kartzelan, Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak sustatuta, eta gaur Gasteizen adierazi du sekula ez diola barkatuko anaiaren hilketaren atentatuan parte hartu izana. "Barkatu beharko liokeena hilda dago [Gregorio Ordóñez ]".

Bilera "oso gogorra" egin zitzaiola aitortu du Consuelo Ordoñezek, "bi parteen aldetik errespetu osoa" izan zen arren. Bi orduz batzartu ziren Lasarte, espetxeko langile bat tartean zela.

Consuelo Ordoñezek jakinarazi du presoak barkamena eskatu ziola baina ez ziola argitu atentatuko beste egileei eta arduradunei buruz ezer. ETAk hil zuen Gregorio Ordoñez PPko hautetsia, 1995ean, Donostian. Lasarteri 1997an 30 urteko kartzela zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, hilketan "informazioa" eman zuela egotzita. Juan Ramon Karasatorre eta Xabier Garcia Gaztelu ere zigortu zituzten atentatuagatik.

Biktimaren arreba Espainiako Gobernuaren "gizarteratze" programaren aurka azaldu da, planak zigortuak ez dituelakoan behartzen argitu gabeko ETAren hilketen informazioa ematera —300 kasu dira, haren arabera—.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.