Grenetek Parisen Lurralde erreformarekiko ziurtasunak eskatu ditu

Parlamentuan Ipar Euskal Herriari berezitu zaion Pays egitura mantentzearen ziurtasunak eskatu ditu

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2011ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Jean Grenet diputatuak Frantziako parlamentuan, lurralde erreforma dela eta, Ipar Euskal Herrirako ziurtasunak eskatu zituen asteartean. Bertan, Pays antolaketa berezituaren iraupena segurtatu nahi izan zuen. Egituraketa berezitu horretan kokatzen dira Garapen Kontseilua eta Hautetsien Kontseilua. Tokiko erakundeetako Philippe Richert ministroa ez zenez han, Osasunaz arduratzen den Nora Berra estatu idazkariak erantzun zion; «Euskal Herriari dagokionez, paysegituraketaren mantentzea nabarmena da».

Kudeaketa baretua

Grenetek azpimarratu zuen kudeaketa hori originala eta dinamikoa izateaz gain «baretua» ere badela. Eta egitura horrek «hautetsien eta gizarte zibilaren arteko lotura segurtatzen duela». Haren iritziz, Ipar Euskal Herria aintzindaria izan da kudeaketa mailan, 1997an Payssortu zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.