Greziako Gobernuaren proposamena

2015eko uztailaren 11
09:32
Entzun

Zergak

-Errenta zerga %11tik %15era igoko da urtean 12.000 eurotik behera irabazten dutenentzat, eta %33tik %35era hortik gorakoentzat.

-BEZa: tasa supermurriztua %6,5etik %6ra jaitsiko da, baina botikentzat, liburuentzat eta antzerkiarentzat soilik izango da. Hotelak lehen %6,5ean zeuden, baina orain %13ra igoko dira, elikagaiek, energiak eta urak bezala. %23 gainontzeko produktu eta zerbitzuek, jatetxeak barne (lehen %13).

-Uharteek BEZ zergan zuten %30eko deskontua desagertuko da, uharte oso baztertuetan izan ezik.

-Sozietate zergan, enpresek beren irabazien %28 ordainduko dute (lehen %26).

-2017.  urtera bitartean nekazariek zituzten zerga murrizketak desagertuko dira. Halaber desagertzen  joango da nekazarien gasolioaren subsidioa.

-Luxuzko itsasontzien zerga %10etik %13ra igoko da, 2014ko atzera eraginez. Bost metrotik gorako txalupek ere ordainduko dute.

-Telebistako publizitatearen gaineko zerga sortuko dute.

-Apustuen irabazien gaineko %30eko zerga sortuko dute.

Pentsioak

Syrizaren gobernuak onartu du “jasangaitza” dela oraingo sistema eta erreforma “sakonak” behar dituela. Aurten BPGaren %0,25 eta %0,5 artean gutxitu nahi dute pentsioetan egindako gastua, eta %1 2016tik aurrera.

-Erretiroaren adin ofiziala 67 urtera atzeratuko dute 2022rako, eta erretiro aurreratuak zigortuko dituzte, arrisku handiko lanbideak dituztenentzat eta ezintasunak dituzten amentzat izan ezik. 62 urterekin erretiratzeko aukera izango da, baina gutxienez 40 urteko kotizazioa beharko da.

-Pentsiodunek osasun zerbitzuari egindako kotizazioak %4tik %6ra igoko dituzte.

-Pentsio txikienak osatzeko sistema (EKAS) gutxika kenduko dute 2019ko abenduaren 31era bitarte.

-Pentsioen izoztea 2021. urtera arte.

-Pentsio osagarrien bat-egitea. Aurrerantzean langileen kontribuzioarekin finantzatuko dira, enpresen eta Estatuaren laguntzarik gabe.

Pribatizazioak

-Eskualdetako aireportuak.

-Trenbideak.

-Portuak

-Autobide bat.

Gastu militarra

Aurten ehun milioi jaitsi nahi du Defentsa Ministerioaren aurrekontua,  eta beste 200 milioi datorren urtean.  Troikak urrunago joan nahi zuen, eta 400 milioiren murrizketa nahi zuen datorren urtean, baina Syrizaren bazkideak, Anel alderdi eskuindarrak, ez du amore eman.  

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.