Eusko Jaurlaritzak Arasur logistika plataforman gordeta zituen 47 milioi maskarak 40.501 euroan saldu ditu. Maskara horiek Osasun Sailak A-H1N1 gripearen beldur prebentziorako erosi zituen 60 milioi maskaretatik sobratu direnak dira. Aho estalki horiek guztiak erosteko 4,1 milioi euro bideratu zituen Osasun Sailak 2009ko apirilaren 30ean.
Arasur logistika plataforman izan dituzte gordeta maskara horiek orain arte, eta hilean 9.000 euro ordaindu behar izan ditu Eusko Jaurlaritzak eremu horren alokairu moduan.
Etxea, arreta gunea
Etxebizitzan osasun arta jaso ahal izatea lehenetsiko du Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak. Osasun sistema eta gizarte zerbitzuak koordinatzen dituen organoak EAEko arreta soziosanitarioaren garapenaren norabidea zehazten duen dokumentu markoa onartu zuen atzo, eta bertan Osasun Sailak zehaztutako lehentasunari heldu diote.
Horrez gain, informazio soziosanitarioko sistema bat garatzea lehenetsiko du, baita arreta bereziko eredu bat lantzea ere. Arreta berezi horretan 6 urtera arteko neska-mutilen arreta goiztiarraren irizpideak zehazten dira.
Gripearen aurkako aho estalkien soberakina, 45.501 euroan
A-H1N1 gripearen aurka egiteko behar izan ez ziren 47 milioi maskarak saldu ditu Eusko Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu