Gripearen aurkako txertoa hartzen dutenen kopurua %4 igo da EAEn

Txertoa hartu duten osasun langileen kopurua handitu egin da; erdiak hartzea da Osakidetzaren nahia

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 220.825 pertsonak hartu dutegripearen aurkako txertoa, Osakidetzaren kanpainaren erdia pasatu berritan. Iaz garai honetan baino %4, 4 gehiago dira.

Igaro urteetan,A gripea dela eta, herritar gutxiagok hartuizan ohi dute txertoa. Horregatik, Rafael Bengoa Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan du aurtengo kanpainaren datuakaspaldiko «onenak» direla. Nabarmendudu osasun langileek jaso duten txerto kopuruak ere gora egin duela eta hori oso «garrantzitsua» dela.«Gaixoak ezin du kutsatzeko arriskuan egon osasun langileaktxertoa jaso ez duelako. Profesionaltasunez jokatu behar dugu». Txertoa langileen erdiak hartzea da Osakidetzaren helburua.

Urriaren 31 arte luzatuko dutekanpaina.

Nafarroanmartxan

Nafarroan, urriaren 10ean jarri zuten martxantxertoa jartzekokanpaina.Osasunbideak 120.000 dosi prestatu ditu. Batez ere, 60 urtetik gorakoentzat, arnas aparatuko eritasunak edo bestelako zenbait osasun arazo dituztenentzat, haurdunentzat, mediku eta erizainentzat, eta jendearekin lan egiten duten beste hainbat talderentzat atondu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.