Gripearen txertoa probatuko dute EAEko 50 haurrek
DONOSTIA.Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 50 haurrek hartuko dute parte irailaren 21etik aurrera A/H1N1 gripearen aurkako txertoaren eraginkortasuna ikusteko egingo diren probetan. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, haurrek 6 hilabete eta 17 urte bitarte dituzte. Probak irailaren 21etik eta 27ra eta urriaren 5etik 11ra egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu