Gizartea

Guardia Zibilak 20 kilo kokaina atzeman ditu Loiuko aireportuan

2009ko apirilaren 9a
12:01
Entzun
Guardia Zibilak 19,8 kilo kokaina atzeman ditu Loiuko (Bizkaia) aireportuan. Brasildik etorri diren bi bidaiarik zeramaten droga, hemezortzi paketetan, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzaren arabera.

Bi lagun haiek Brasildik Lisboara joan dira eta hemendik Euskal Herrira. Lleidako (Herrialde Katalanak) bizilagunak dira atxilotuak: M.B.A. (45 urte) eta J.V.L.V. (32).

Epaileak behin-behinean kartzelan sartu ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.