Emilio Olabarria EAJko diputatuak galdetu dio Espainiako Barne ministro Jorge Fernandez Diazi Espainiako segurtasun indarren kontrol kopuruaren inguruan. Kopururik ez du zehaztu Fernandez Diazek, eta erantzun du "behar besteko kontrol eta identifikazioak" egiten direla "eskubide eta askatasunen egikaritze askea babesteko, herritarren segurtasuna eta prebentzioa bermatzeko, arau-hauste penalak ikertzeko eta legea betetzeko".
Olabarriak Espainiako Gobernuaren "lotsagabekeria" eta "iluntasuna" salatu du: "Zer dute ezkutatzeko? Zertan ari dira Estatuko segurtasun indarrak?".
Otsailaren 5ean, Eusko Legebiltzarrean izan zuten eztabaidagai Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak errepide kontroletan duten jarduna. Jardun horretan "proportzionaltasuna" eskatu zuen legebiltzarrak.