Joan den asteartean, hilaren 12an, EAE-ANVren Barakaldoko (Bizkaia) egoitza miatu zuen Guardia Zibilak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz, hain zuzen ere, alderdi horren kontra legez kanporatze auziaren barruan. Miaketa horretan Guardia Zibilak agiri historikoak "bidegabe ebatsi" dizkiela salatu du Txiki Castaños EAE-ANVko Barakaldoko bozeramaileak.
Agiri horiek iturri pribatuetatik eta Madrilgo eta Salamancako (Espainia) artxiboetatik jaso dituztela agertu du, eta Espainiako Gerrako gudaroesteen, gudarien eta EAE-ANVren egoitza historikoen inguruko agiriak direla.
Legez kanporatzeak
Guardia Zibilak beren egoitzatik agiri historikoak eraman zituela salatu du ANVk
Astearten miatu zuten, Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailaren aginduz. Espainiako Gerrako gudarosteei buruzko agiriak, gudarien ingurukoak eta EAE-ANVren egoitza historikoen berri ematen dutenak eraman dituztela agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu