Atxiloketa

Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Donostian eta Ugaon

Espainiako Informazio Agentziek jakinarazi dutenez, Donostiako (Gipuzkoa) Bidebieta auzoan emakume bat atxilotu du Guardia Zibilak gaur arratsaldean, eta beste pertsona bat Ugaon (Bizkaia). Ascension Canellada Larrayoz da Donostian atxilotutako emakumea, eta Ugaon atxilotutakoa, berriz, Jose Luis Otegi Ibañez. Espainiako Informazio iturriek esan dutenez, asteartean Donostian, Irunen eta Nafarroan atxilotutakoekin lotura izan dezake bi horiek, eta horregaitik atxilotu dituzte. Astearteko atxiloketak igandean ETAren kontra hasitako operazioaren harira egin zituzten. Operazioa ez da oraindik amaitu.

2004ko urriaren 7a
18:25
Entzun
Ascension Canellada Larrayoz arratsaldeko 16:00etan atxilotu dute Donostian. Ordube inguruan jardun da Guardia Zibila bere etxea miatzen, eta handik hainbat kartoizko kaxa atera dituzte. Orain, Canellada Madrilera daramate.

Ugaon, 16:15ean atxilotu dute Jose Luis Otegi Ibañez, eta Guardia Zibila bere etxea miatzen arida.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.