Politika

Guardia Zibilak ezker abertzaleko hainbat kideren kontu korronteen zerrenda eman dio Fiskaltzari

Pertsona horiek EAE-ANVetik eta EHAKatik dirua jasotzen dutela erakustea dute helburu. Horren bidez, Batasunaren eta EAE-ANV eta EHAKren arteko harremana frogatu nahi dute.

2008ko urtarrilaren 11
16:38
Entzun
Guardia Zibilak ezker abertzaleko hainbat kideren kontu korronteen zerrenda eman dio gaur Espainiako Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari. Efe agentziak azaldu duenez, datu horien bidez ezker abertzaleko hainbat kidek EAE-ANV eta EHAKatik dirua jasotzen dutela erakustea da helburua. Horrela, Batasuna eta bi alderdi horien arteko harremana frogatu nahi dute.

Guardia Zibilaren arabera, pasa den abenduan Batasuneko mahai nazionaleko hainbat kide atxilotu zituztenean bildutako dokumentazioaren bidez lortu dute zerrenda hori. Hala ere, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak ez dute bukatu Baltasar Garzonek EAE-ANVren eta EHAKren inguruan eskatu zien behin betiko txostena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.