Atxiloketa

Guardia Zibilak gizonezko bat atxilotu du Leitzan, UPNk erabiltzen duen lokal bati su eman diolakoan

Polizien arabera, atxilotuak "osasun arazoak eta arazo sozialak" dauzka, eta "ez du loturarik ezker abertzalearekin". Larrea elkarte gastronomikoaren atarian gertatu zen sutea.

2008ko otsailaren 28a
10:48
Entzun
Leitzan (Nafarroa) UPNk bilera gela gisa erabiltzen duen lokal batek su hartu zuen atzo, ustez nahita eraginda, eta Guardia Zibilak atzo bertan gizonezko bat -J.M.Z.A.- atxilotu du han, gertaera horrekin zerikusia duelakoan. Guardia zibilen arabera, atxilotuak "osasun arazoak eta arazo sozialak" dauzka, eta "ez du loturarik ezker abertzalearekin".

Espainiako Gobernuak Nafarroan daukan Ordezkaritzak esan duenez, atzo gaueko hamarrak aldera su hartzeko likidoa bota zuten lokalera -Larrea elkarte gastronomikora-, eta su eman zioten paper batekin. San Miguel kalean dago aipatutako egoitza, eta atarian kalteak sortu ziren sutearen ondorioz.

Une hartan lagun talde bat zegoen barruan, afaltzen. Suteagatik kalera irten zutenean, gizonezko bat ikusi zuten. Guardia Zibilak zeuden han inguruan, eta hauek gizonezko hura identifikatu eta atzeman egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.