Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzioko 5. gelak agindu ditu atxiloketak, eta ETAren azpiegitura aparatuarekin lotu dituzte. Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok esan du atxilotuek ETArentzat "informazio lanak" egiten zituztela.
Atxilotuen etxeak arakatu dituzte, eta horretan ari ziren bitartean, bizilagunak gerturatu dira Bilbon, oihuka, atxilotuari babesa azaldu asmoz.
Atxiloketak
Guardia Zibilak lau lagun atxilotu ditu Bizkaian
Iñaki Peña Gonzalez (25 urte), Sonia Marin Vesga (32 urte), Arkaitz Ormaetxea Etxebarria (29 urte) eta Igor Zearreta Garai (27 urte) atxilotu ditu Guardia Zibilak Bizkaian. Espainiako Barne Ministerioak azaldu duenez, ETArekin lotura dutelakoan atxilotu dituzte. Peña Bilbon atxilotu dute, Marin Arrigorrian eta Ormatxea zein Zearreta Amorebietan. Operazioak irekita jarraitzen du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu