Gizartea

Guardia Zibilak lau lagun atzeman ditu Gorritin eta Irunen, 67 lapurreta egotzita

Enpresetan egiten zituzten ekintzak, horman zuloa eginda, polizia iturriek diotenez. 67 lapurreta horietatik 37 Nafarroan egindakoak dira eta besteak Espainian.

2008ko ekainaren 19a
13:01
Entzun
Nafarroako Guardia Zibilak lau pertsona atxilotu ditu Gorritin (Nafarroa) eta Irunen (Gipuzkoa), enpresetan 67 lapurreta egin dituztelakoan. 67 lapurreta horietatik 37 Nafarroan egindakoak dira, guardia zibilen arabera, eta besteak Espainian (hamazazpi Zaragozan, hamar Errioxan eta hiru Burgosen).

Lantokietan horman zuloa egin eta barrura sartzen ziren lapurreta egitera, polizia iturriek diotenez. 630.000 euroko balioa du haiek harrapatutakoak. Atxiloketaren unean 2.200 euro zeuzkaten, eta lau etxebizitza miatu dituzte guardia zibilek.

Atxilotuetatik hiru kosovoarrak dira eta bestea serbiarra. 30 eta 44 urte artean dituzte.

Otsailean hasi zuten operazia guardia zibilek, haiek Cintruenigon eta Ribaforadan (Nafarroa) lapurreta egin ondotik. Ekainaren 4tik 5erako gauean Tuteran (Nafarroa) beste bi ekintza egin zituztenean, Guardia Zibilak Irungo etxebizitza bat susmagarritzat jo zuen, han bizi zitezkeelakoan ustezko lapurrak. Ondorengo egun batean Gorritin jarritako kontrolean atzeman zituzten hiru lagun, eta bestea Irunen bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.