ETAk maiatzaren 14an bonba furgoneta lehertarazi zuen Legution (Araba) Guardia Zibilaren kuartelaren kontra, eta eraikina aste honetan bertan botatzen hasi dira. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuak EAEn daukan ordezkariak gaur jakinarazi du Guardia Zibilak Legution segituko duela, "baina segurtasun hobearekin". Beste kuartel bat egingo dute.
Oraingo kuartela errepide ondoan zegoen, eta gerokoa "leku seguruagoan" egongo dela dio Cabiecesek. Han bizi ziren familiak Gasteizen daude harrezkero.
ETAren atentatu hartan Juan Manuel Piñuel guardia zibila hil egin zen.
Politika
Guardia Zibilak Legution segituko du, "baina segurtasun hobearekin"
ETAk maiatzaren 14an egindako atentatuagatik kuartela botatzen ari dira egun hauetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu