atxiloketak

Guardia Zibilak Zaine Rodriguez Rekondo atxilotu du Beran

Askatasunak jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Zaine Rodriguez Rekondo lesakarra atxilotu du Beran (Nafarroa) gaur goizaldean. Askatasunak kezka azaldu du, Rekondok "inkomunikazio garaian Guardia Zibilaren eskuetatik jaso dezakeen tratuagatik". Atxiloketa salatzeko arratsaldeko 20:00etan herri asanblada egingo dute Lesakako Plazan, eta 19:00etan pleno berezia egingo dute Udalean.

2005eko martxoaren 17a
16:43
Entzun
EFE berri agentziak "borroka antiterroristako iturria" aipatuz esan duenez, Rodriguezek "lotura izan dezake ETAren kaptazio aparatuarekin", eta gaineratu dutenez, "astelehenean Foruan (Bizkaia) atxilotu zuten Gorka Diez de Ulzurrunekin lotura izan dezakeela uste du poliziak.

Lesakako alkate Juan Fermin Mitxelenak esan duenez, Lesakan gaztearen familiaren bi etxebizitza miatu ditu Guardia Zibilak.

Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu du operazioa, eta oraindik ere irekita jarraitzen duela jakinarazi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.