"Bakea eta elkarbizitza bermatzeko lanean jarraituko du Guardia Zibilak, ETA desagertu ostean ere", hala berretsi du EAErako Espainiako Gobernuaren duen ordezkariak, Jesus Lozak. Adierazpenok Gasteizen egin ditu, Sansomendiko koartelean egin duten ekitaldian.
Lozak ohartarazi du ETAren hilketak "justifikatu ezinekoak" direla, bai 1975a baino lehen egindakoak eta baita ondorengoak ere. "Ez dago hilketa haiek zuritzerik. Eragin zuen izua erabaki aske baten ondorio izan ziren, bidegabeak". Bide batez, Guardia Zibilaren presentzia defendatu du, haiek alde egitea eskatzen dutenen aurrean.
Nafarroan ere izan da txalorik Espainiako segurtasun indarrentzako. Espainiako Gobernuaren ordezkari Jose Luis Arastiren arabera, "ez dago inor soberan", polizia guztien "beharra" dago. Arastik kritikatu du lauko gobernuko ordezkaririk joan ez izana, "Guardia Ziblari babesa" ematera.