POLITIKA

Guardia Zibilaren kontrako protesta bat debekatzeko eskatu du Urkijok

Guardia Zibilak Oñatin duen kuartelaren inguruan giza kate bat osatzera deitu du Fan Hemendik ekimenak.

Guardia Zibila eta Espainiako Polizia Euskal Herritik joatearen aldeko manifestaldia, iazko ekainean, Zarautzen. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
2015eko ekainaren 10a
14:27
Entzun

Egitasmo hori ez baimentzeko eskatu dio Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkari Carlos Urkijok Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari. Guardia Zibila Euskal Herritik joan dadin eskatzeko egingo dute protesta.

Gutun bidez, Urkijok gogorarazi du ez dela lehen aldia protesta hori egiten dela, eta salatu du guardia zibilen eta horien senideen aurkako ekitaldi "iraingarria" izan ohi dela. Covite biktimen elkarteak ere eskatu du ekitaldia debekatzeko, iragarriz gauzatzen bada auzitara joko duela, "gorrotoa sustatzea eta biktimak umiliatzea" egotzita.

Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak ere ahotan izan du deialdia: "Egiten dutena egiten duela, Guardia Zibila ez da inoiz Euskal Herritik joango". Haren ustez, euskal gizarteak "asko zor dio" Guardia Zibilari, eta azpimarratu du 350 polizia hil direla "ETA garaitzeko borrokan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.