Guardia Zibilaren oldarraldiagatik kalte ordainak eskatu ditu Etxarriko Udalak

Halaber, akusazio partikularra izango da zaurituek abiatuko duten auzian. Presoen eskubideen alde ari ziren manifestarien aurka gogor oldatu zen Guardia Zibila abuztuaren 4an.

2007ko abuztuaren 18a
17:04
Entzun
Abuztuaren 4an Etxarri-Aranazko (Nafarroa) festetan presoen alde egiten den ohiko manifestazioan parte hartzen ari zirenen aurka oldarraldi gogorra egin zuen Guardia Zibilak. Hainbat lagun zauritu zituen, larrien Bautista Barandalla presoaren bikotekidea, eskuturrean egin zioten zauriaren ondorioz ebakuntza egin behar izan baitiote.

Oldarraldi horrengatik kalte ordaina eskatuko dio Etxarri-Aranazko Udalak Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzari; halaber, zaurituek abiatuko duten auzian akusazio partikularra izango da.

Atzo egin zuten bilkuran hartu zituen erabaki horiek Etxarriko Udalak. EAE-ANVk, besteak beste, eskaera horiek jasotzen eta oldarraldia gaitzesten zuen mozioa aurkeztu zuen atzo. NaBaiko bi zinegotziren aldeko botoari eta koalizio bereko beste lauren abstentzioari esker atera da aurrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.