Gizartea

Guardia Zibilaren tresnak, haurren jostailu

Manifestarien aurka erabiltzeko tresnak, ibilgailuak eta beste erakutsi zizkieten aurreko astean Cintruenigoko eskola publiko bateko haurrei, jolas parke bateko atrakzioak balira bezala. Bideoa: Guardia Zibilak Cintruenigoko Otero Navascues eskolan (Argazki Press). [berriatb]http://www.berria.info/berriatb/2092/[/berriatb]

2014ko apirilaren 21a
13:48
Entzun

Carmen Alba Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria eta Raquel Garbayo Cintruenigoko alkatea eta UPNko parlamentaria; babes instituzional osoarekin jolastu ziren Otero Navascues eskolako haurrak (Cintruenigo, Nafarroa) Guardia Zibilaren hainbat tresnarekin —haur jolasetik gutxi duten borrak eta istiluen aurkako materiala, besteak beste—. Guardia zibilen ohiko Patrol ibilgailuak, helikopteroa eta alkohol probetarako gailuak ere probatu ahal izan zituzten haurrek.

Jolasetik gutxi duten materialak haurren esku uzteak gutxitan ikusi ohi diren irudiak utzi ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.