Guardia zibilek eta poliziek protesta egin dute Donostian, lan baldintzengatik

Arnaldo Otegik bertan behera utzi du Miramar Jauregian eman behar zuen hitzaldia, han amaitzen zelako mobilizazioa. EH Bilduk probokaziotzat jo du, eta astearteko atxiloketak gogoratu ditu

Berria
2018ko martxoaren 22a
13:41
Entzun

Ertzaintzaren eta Esquadra Mossoen soldata bera edukitzea eskatzeko, Guardia Zibilaren eta Poliziaren Jusapol elkarteak protesta bat antolatu du Donostian. Sortuk ohar batean adierazi du gisa horretako mobilizazioak "soberan" daudela Euskal Herrian. "Joan daitezela Euskal Herritik haien naziora mobilizazioak egitera, eta bakean utz gaitzatela", azpimarratu du.

Arnaldo Otegik, berriz, Miramar jauregian zuen hitzaldia bertan behera utzi du. EH Bilduk Segurtasun Saila kritikatu du poliziei baimena emateagatik martxa han amaitzeko, "jakinda" Otegik han ekitaldia egingo zuela.

"Litekeena da gure hiriaren historian inoiz ez amaitu izana manifestazio bat leku horretan, guk ez dugu horrelakorik gogoratzen. Horregatik, galdera hau egiten diogu gure buruari: zein da manifestazioa leku horretan amaitzearen helburua ordu horretan EH Bilduk ekitaldi bat deitua daukala jakinda?".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.