Guraso elkarteak diru gabe uztea salatu du Ezkerrak
IRUÑEA. Ezkerrak salatu du guraso elkarteei «eraso gogorra» egin diela Nafarroako Gobernuak. Aurtengo aurrekontuetan zehaztutakoaren arabera, 141.000 euro jaso behar zituzten, baina ez dute diru hori jaso. Ezkerrak kezka agertu du, guraso elkarteentzako aurrekontuari gobernuak «azken orduko guraizekada bat» emango ote dion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu