erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dago: "Zer izan nahi dugun erabaki behar dugu"

Eskozia eta Katalunia gogoan dituela hasi du urte politikoa dinamikak, Bilboko Plaza Barrian. Bi aste barru batzar nagusia egingo du.

Gure Esku Dago-ren ekitaldia, Bilbon. GURE ESKU DAGO
2014ko irailaren 13a
08:19
Entzun

Osteguneko Eskoziako independentzia galdeketa eta azaroaren 9ko Kataluniakoa gogoan izan ditu Gure Esku Dago-k Bilbon. Zelai Nikolas dinamikako ordezkariak eredugarritzat jo ditu bi herrialdeak, erabakiaren bueltan herritarrak batzeagatik: "Zer, noiz eta nola galdetu behar dioten euren buruari adostu dute Eskozian eta Katalunian". Europan "martxan" dagoen trenera igo nahi dutela berretsi du Nikolasek. Hitz gutxitan laburbildu du dinamikaren aldarria: "Herri bat, erabakitzeko eskubidea, herritarron garaia".

Bandera eskoziarrek, katalanek eta ikurrinek bat egin dute ekitaldian, Gure Esku Dago-ren globo urdinekin batera. Musika ere izan da; Ventura Feliu abeslari katalanak eta Kherau taldeak parte hartu du agerraldian, besteak beste.

Etorkizunari begiratzearekin batera, ekaineko giza katea ere gogoratu dute: "Ekainekoa hasiera besterik ez zen izan, jarrai dezagun bidean". Bideo bat osatu dute, giza kateko irudiekin.

[youtube]http://youtu.be/x1SmvoqxhKk[/youtube]

Batzar nagusia irailaren 27an egingo du dinamikak, bere bigarren urte politikorako "bide orria" eta antolaketa erabakitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.