Giza katea

Gure Esku Dagok nabarmendu du erabakitzeko eskubidea dela elkarbizitza bermatzeko gakoa

Bilbo, Donostia eta Gasteiz lotuko dituen giza katea osatzeko 100.000 pertsona beharko direla gogorarazi du plataformak eta parte hartu nahi dutenei "lehenbailehen" izena emateko eskatu die.

arantxa elizegi egilegor
2018ko maiatzaren 10a
07:29
Entzun

Orotara 1.200 autobus jarriko dituzte giza katean parte hartu nahi dutenak euren kilometroetara gerturatzeko eta 3.000 boluntario ariko dira antolaketa lanetan. Ekainaren 10erako aurreikusten dituzten zenbakiak. Gutxienez 100.000 lagun elkarri lotzea da helburua, eta horretarako eta antolaketa lanak behar bezala egin ahal izateko lehenbailehen izen emateko eskatu dute Gure Esku Dagoko kideek gaur egindako agerraldian.

Legebiltzarraren atarian egin dute agerraldia Angel Oiarbidek eta Jone Amonarrizek, hain zuzen ere ekaineko giza katea amaituko den toki berean. "Aukeraz betetako garai berri bat bizi dugu eta herritarrok ardura handia dugu aukerak errealitate bilakatzeko", adierazi dute, eta nabarmendu erabakitzeko eskubidea dela, "bazterketarik gabe", aukera guztiei ateak zabaltzen dizkien bidea.

"Gizarte justu bat ahalbidetuko duen demokrazia eredu bat nahi dugu", aldarrikatu dute eta zehaztu hori dela, hain zuzen ere, hilabete barru egingo den giza kateak irudikatu nahi duena. "Herri hau ez dago prest atzera egiteko bere asmo eta helburuetan, aurrera egiteko determinazio osoa du. Etorkizuna eskuz esku, elkarrekin eraikitzeko borondatea erakutsiko du mobilizazioak".

2.019 arrazoi

Erabakitzeko arrazoiak eta helburuak biltzen ari da Gure Esku Dago Herritarron Itunean. Helburua da datorren urterako 2.019 arrrazoi biltzea eta iragarri dutenez, dagoeneko jaso dituzte 1.500 inguru. Oraingoz, mila lagunek bainoo gehiagok hartu dute parte iritziak partekatzeko ariketan, baina datozen egun eta asteetan kopuru hori zabaltzea da plataformaren helburua. "Bildutago zergatiak anitzak dira baina desberdintasunen gainetik herritar guztiok bat egiten dugu esaterakoan bertan erabakitzea dela gakoa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.