Politika

"Gure kale eta jaietan askatasuna konkistatu dugu"

Patxi Lopez lehendakariak bere blogean adierazi duenez, "orain urtebete espazio guztietan inpunitatearekin amaitzeko helburua" jarri zuten, "terrorismoa goraipatzen zuten kartel eta ikurrak kenduz". Eta "konkista" hori, gaur egun, inork ez duela eztabaidatzen.

2010eko abuztuaren 18a
18:10
Entzun
Patxi Lopez lehendakariak "Hilabete nagusia" izeneko testua sareratu du, gaztelaniaz soilik idazten duen bere blogean, eta, adierazi, "terrorismoa goraipatzen duten ikur eta kartelak kenduta, askatasuna konkistatu" dutela kale eta jaietan. Eta orain jaietan "lasaitasuna irabazi" dela eta horrekin "denok irabazi" dugula.

Blogean dio beretzat hilabete nagusia abuztua dela; Gasteizen, Donostian eta Bilbon Aste Nagusiak ospatzen direlako. Bakoitzak festak bere modura bizitzera gonbidatuz amaitu du idatzia Eusko Jaurlaritzako lehendakariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.