ESK, LAB eta ELA sindikatuek ohartarazi dute Gurutzetako ospitalea (Bizkaia) «kolapsatuta» dagoela eta gaixo ugari erietxeko korridoreetan dituztela. Hain zuzen, atzo 13:00ean, zazpi gaixo pasilloetan zituzten eta beste 35 artatuak izateko zain zeuden, sindikatuen arabera.
«Hirugarren munduko» egoera hori «onartezina» dela adierazi dute ELAk, LABek eta ESK-k. Sindikatuek uste dute egoera horretan gaixoek ezin dutela egonaldi «duinik» eduki. Gainera, sindikatuek salatu dute beharginak «presiopean» ari direla lanean eta, horrela, hutsegiteak ugaritu egiten direla. Zerbitzuaren kalitateak behera egin izana murrizketa ekonomikoek eragin dutelakoan dira sindikatuak eta, zerbitzua hobetze aldera, langile gehiago kontratatzeko eskatu dute.
Gurutzetako ospitalea «kolapsatuta» dagoela salatu dute sindikatuek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu