Euskara

Gustura aurtengo Ibilaldiarekin ere

Jende ugari joan da Galdakaora Bizkaiko ikastolen aldeko festara; Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ez, ordea. Datorren urtean, Bermeon.

2009ko ekainaren 1a
18:49
Entzun
Jendea erruz joan zen atzo Galdakaora, Ibilaldira. Eguraldia lagun izan zuten, eta Eguzkibegi Ikastolako arduradunek oso gustura bukatu zuten eguna. "Balorazioa oso positiboa da", esan dute. 31. Ibilaldia izan da aurtengoa, eta Gerizpetik eguzki begire du lelopean egin dute.

Jaiak euskararen aldeko sentsibilizazioa sendotzen lagunduko duela uste dute antolatzaileek. Eguzkibide ikastolarako beharrezko azpiegiturentzako etekinak ateratzeko helburua ere izan dute.

Isabel Zelaa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ez zen izan atzo Bizkaiko ikastolen aldeko festan, PSE-EEren Larrosaren Egunera joan zelako. Hezkuntza Saileko beste arduradun batzuk izan ziren Galdakaon, eta adierazi zuten Zelaa ez joateak ez duela esan nahi Jaurlaritzak garrantzia kentzen dienik ikastolei. Andoni Ortuzar EAJko Bizkaiko presidenteak kritikatu egin zuen sailburua joan ez izana, eta "kezkaz" hartzen duela zioen.

Datorren urtean Bermeoko Eleizalde Ikastolak antolatuko du Ibilaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.